EUSKALKIEN LAGUNAK
Berbategia euskalkien altxorra jasotzeko diseinatu den eta auzolanean egiteko asmoa duen hiztegia da. Horretarako Euskalkien Lagunak izeneko lantaldea dago eta Iberbaren laguntza teknikoa dugu.
Helburua azpiegitura bat eskaintzea da, herrietako euskera aberats hori gal ez dadin eta partekatzeko aukera izan dezagun.
Ikusten dugu, tamalez, batua egiten hasi zenetik gaur egun arte, ez zaiela euskalkiei inolako babesik eman, eta ez dagoela inongo agendetan beraiek bultzatzeko eta biziberritzeko asmorik.
Baina etorkizunean aberastasun hori ez desagertzeko hemen gaude, orain arte gure arbasoek laga digutena babesteko eta zabaltzeko asmoz.
BERBATEGIAREN AURKEZPENA
2023ko ekainaren 23an, San Juan bezperan, aurkezpen publikoa egin genuen:
Aurkezpenean haien hiztegiak interneten jartzeko eskaini diren egileetako batzuk egon ziren.
Ezkerretik: Iñaki Gaminde, Juan Martin Elexpuru, Koldo Diegez eta Angel Larrea eta, azkena, Patxi Alaña, proiektuaren koordinatzailea.