Laguntzeko modu asko dago:
a) Hiztegiak igotzeko prestatzea
Hiztegi asko igotzeko ditugu baina prestatze lan bat eskatzen digute: zutabeetan jarri, zuzenketa egin, etab. Laguntzeko prest egonez gero gurekin jarri harremanetan.
b) Herriko hiztegia osatzea
Zuen herrian edo eskualdean hiztegi bat eginda badago hemen igotzeko aukera duzue. Eta ez badago, bilketa lana egin eta hiztegi bat osatzeko aukera dago. Hori egiteko zelan egin azalduko genizueke (elkarrizketak grabatu, transkribatu, berben zerrendak prestatu...). Ondo egiteko lantalde bat sortzea komenigarria izaten da eta bilera bat egingo genuke, nola egin daitekeen azaltzeko.
c) Zuzenketak
Dauden hiztegietan zerbait zuzentzeko ikusiz gero jakinarazi mesedez.
Harremanetarako: iberba[abildua]iberba.eus