Arratiako berbetearen gutxieneko hiztegia
Angel Larrea Zeanurin (Bizkaia) jaio zen 1960. urtean. Filosofian eta Letretan doktorea (1993), Historia espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean. Historiako irakaslea da Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia) gaur egun. Bizkaia: Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica proiektuaren kolaboratzailea izan da, beste batzuen artean (Deustuko Unibertsitatea-Bizkaiko Foru Aldundia, 3 liburuki, 1989-1991 urteak).
Juan Rekalde Euban (Zornotza) jaio zen 1961. urtean. Euskal Filologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Euskara eta Literatura ikasgaiaren irakaslea da Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia), baita Hizkuntza Normalkuntzako Teknikaria ere.
Lan honek Udalaren deialdi baten ondorioz egin zituen hastapeneko urratsak. Bertan, Azkoitiko hitzen bilketa proposatzen zen. Asmo horrekin bildu ziren hiru lagun eta kafetxoa hartuz proiektua prestatzen hasi ziren Vanesa del Castillo, Jose Angel Romo eta Bakarne Giralt. Beste norbaitek egindakoa oinarritzat hartuz luzatu edo sakondu nahi badu, biziki animatzen dute egileek.
Bizkaieraren aberastasunetatik zeintzuk diren batuan sartu beharrekoak
1994an Juan Luis Goikoetxeak helburu zehatz batekin idatzitako hiztegi baten aurrean gaude. Juan Luisen arabera, bizkaiera izan da euskara batuaren sorrerarekin gehien sufritu duen euskalkia. Ondo jakina da erdialdeko euskalki ezberdinak erabili zirela euskara batuaren oinarri bezala hainbat arrazoigatik, eta mendebaldeko euskalkia, hau da, bizkaiera, alde batera geratu zela. Juan Luisek, beraz, euskal lexiko aberatsago baten bila, hiztegi hau sortu du, bere ustez euskara batuan bizkaieratik hartu beharko liratekeen hitzen zerrenda bat eginez.
Akatz aldizkarian alerik-ale urteetan zehar Ugaldek argitaratu dituen esakerak batzen ditu bermeoko udalak liburuxka ilustratu honetan. Bermeon egiten den euskeran daude esakerok idatzita, bertako eguneroko esaldien islada, Bermeoko euskerak gaur egunera arte iraun izan duen moduan gaurtik aurrera ere iraun dezan batu dira esakera hauek.
Burgosko Euskara
Errioxako Euskara
Oskako Euskara
Euskal herriko ondoko eremu hauetan gazteleraz geratu diren euskarazko hitzak jaso ditu Aitor Aranak hiztegi hauetan: Burgosko Euskara (250 sarrera baino gehiago), Errioxako Euskara (550 sarrera baino gehiago) eta Oskako Euskara (340 sarrera). Goiko estekak jarraituz, ikusgarri ditugu hiztegi bakoitzaren hitzaurreak.
Busturialdean erabili ohi izan diren irainen zerrenda bat da hau. Hizkuntzak beti doaz eraldatzen, euskara baita, eta honek hitz zahar asko beste berriago batzuengatik aldatzea dakar, kasu askotan beste hizkuntza bateko hitzak erabiliz. Lan honen helburua hori bera da, gazteek erabiltzen dituzten irain berriei, gehienak gazteleraz daudenak, euskarazko alternatibak ematea. Ikastetxeek eta Gernika-Lumoko eta Bermeoko udalek bultzaturiko lan bat da.
Egileak hurrengo hauek dira: Eukene Arrien (San Fidel Ikastola), Yolanda Elorriaga (Gernika BHI), Maribi Galarza (Arozena-Barrueta BHI), Pedro Mari Gezuraga (Barrutialde BHI), Nerea Jaio (B10 Berritzegunea), Jon Andoni Uriarte (Seber Altube Ikastola) eta Edurne Zabala (Gernika BHI).
Esaera edo esapide ezberdinen sailkapen txiki hau Busturialdean erabiltzen diren esaera ezberdinen zerrenda bat da. Helburu didaktikoa duen lan bat da, gazteen artean bertako euskalkia sustatzea bilatzen duena, egunerokotasunean erabili daitezkeen esapideak hiztegitxo batean batu eta gazteria hauek erabiltzera motibatuz..Ikastetxeek eta Gernika-Lumoko eta Bermeoko udalek bultzaturiko lan bat da.
Egileak hurrengo hauek dira: Eukene Arrien (San Fidel Ikastola), Yolanda Elorriaga (Gernika BHI), Maribi Galarza (Azorena-Barrueta BHI), Pedro Mari Gezuraga (Barrutialde BHI), Nerea Jaio (B10 Berritzegunea), Jon Andoni Uriarte (Seber Altube Ikastola) eta Edurne Zabala (Gernika BHI).
Aurrean duzun hitz zerrenda hau Busturialdean erabiltzen diren hitz ezberdinen hiztegi bat da, 2000. urtean sortua udalerri honetako eta inguruko ikastetxeetan bizkaiera bultzatzeko. Ikastetxe bakoitzeko sustatzaile bat egon zen eta Berritzeguneko Nerea Jaio lanaren koordinatzailea izan zen.
Egileak hurrengo hauek dira: Jabier Jauregizar, San Francisco H.I. (Bermeo); Marian Aracua, Santa Luzia H.I. (Gernika-Lumo); Belen Gerrikagoitia, Eleizalde Ikastola (Bermeo); Agurtzane Renovales, Barrutia H.I. (Arratzu); eta Maria Isabel Bilbao, Allende-Salazar Eskola (Gernika-Lumo).
:
Jatabe berbarik berba
Arrieta berbarik berba
Zamudio berbarik berba
Bakio berbarik berba
Leioa berbarik berba
Zaldibar berbarik berba
Berango berbarik berba
Bilboko euskerea
Lezama berbarik berba
Elantxobeko euskara
Derioztarren euskara
Mungia berbarik berba
Gatikako euskera
Abadiñoko lexikoaz
Erandioko berbak
Iñakik Magisteritza egin zuen Euskal Filologiatik 1986an. Ondoren Euskal Filologian lizentziatu zen 1989an. Doktoretza atera zuen 3 urte geroago eta EHU/UPVko irakaslea izan da orain gutxi erretiratu den arte. Eudia ikerketa taldean hartzen du eta 100 liburu edota ikerketa lan inguru argitaratu ditu orain arte. Iñaki Gamindek hainbat herritako hiztegiak egin ditu, lantalde eta udaletxe ezberdinen laguntzarekin. Lan guztiak: sites.google.com/site/inakigaminde/
Arrieta berbarik berba 2001. urtean argitaratu zen, eta 2.000 sarrera baino gehiago ditu.
Bakio berbarik berba 1999. urtean argitaratu zen, eta 3.000 sarrera inguru ditu.
Berangoko hiztegia 2004. urtean argitaratu zen, eta 4.500 sarrera baino gehiago ditu.
Jatabe berbarik berba 2001. urtean argitaratu zen, eta 6.000 sarrera inguru ditu
Leioa berbarik berba 2001. urtean argitaratu zen eta 4500 sarrera baino gehiago ditu.
Zaldibar berbarik berba 2000. urtean argitaratu zen eta 5.500 sarrera baino gehiago ditu
Zamudio berbarik berba 2000. urtean argitaratu zen, eta 5.000 hitz eta forma baino gehiago ditu barnean.
Bilboko euskerea 1988. urtean egin zuen eta 2.500 sarrera baino gehiago ditu.
Lezamako berbarik berba 2006. urtean argitaratu zen eta 3.000 sarrera baino gehiago ditu
Elantxobeko euskara 1983. urtean egin zuen eta 1.000 sarrera baino gehiago ditu.
Derioztarren euskara 2005. urtean argitaratu zuen eta ia 5.000 sarrera ditu
Mungia berbarik berba 2001. urtean argitaratu zuen eta 3.000 sarrera baino gehiago ditu.
Gatikako euskera 1997. urtean argitaratu zuen eta 4.000 sarrera baino gehiago ditu.
Abadiñoko lexikoaz 1991. urtean argitaratu zuten Mila Salterain eta Gamindek eta 5.000 sarrera baino gehiago ditu.
Erandioko berbak 2023.urtean argitaratu zuten Naia Eguskiza eta Gamindek eta 6.500 sarrera baino gehiago ditu.
Itsasoa Eguraldia Onomatopeiak 1 Irainak Onomatopeiak 2
Denboraren poderioz Lekeitioko berbak galtzen doazenez, kuadernotxo hauek modu pedagokikoan argitaratu dira berba hauen berri emateko. Esan beharra dago, batez ere, maisu-maistrek euren ikasleen artean erabiltzeko egin direla. Kuadernotxo hauen lantaldea hurrengoa izan da: Altzibar, Kontxi Korrea, Marta Laka, Judith Ogando, Naroa Portillo, Nere Retolaza, Arantza Seijo, Jon Mikel Seijo eta Joseba Andoni.
Mallabiko Orraittio Euskara Elkarteko kidea. Mallabiko euskara aztertu du urteetan eta Mallabiko euskara (2006) lanerako hainbat grabazio egin zituen. Badihardugu Elkarteko kidea da sorreratik.
Mendata herrian jaioa, Mendatako eskola txikian hasi zen ikasten Gernikara joan arte 11 urtekin. Batxilergoa Gernikako institutoan egin ondoren, Historia egiten joan zen Deusto Unibertsitatera, handik Iruñara abiatuz Geografiaren alorrean espezialitatea egitera. Betidanik interesatu izan zaio Landa eremuaren garapena, lanean ere horren inguruan mugitu izan da. Tesi Doktorala Deustuko Unibertsitatean egin zuen “Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde eta Gizarteak” programaren barne, Urdaibai eta bere eremuari dedikatutakoa hain zuzen ere. Nekazal eremuko garapen Teknikari moduan daramatza urteak lanean. Euskera sakontzea, ikertzea... asko interesatzen zaio, landa eremu inguruko lan desberdinak galdu ahala, horien inguruko hitzak, esamoldeak... galtzen doazelako, eta gure historiaren, gure herriaren, gure bizitzaren zati handia dira.
Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa
Kepa Diegez eguraldiaren inguruan euskaraz jasota dagoen lexikoa aztertu eta euskal lexiko etnometerologikoa osatu du, bere "Euskal lexiko etnometeorologikoaren azterketa" tesian, 2021ean plazaratu zuena.
Oñatiko euskeria Gure Katona (R.Altuna)
Oñatiko Udalak emandako beka bati esker Oñatiko Berba Taldea Oñatiko euskara jasotzen hasi zen, grabazioak batuz, berriak eginez, testuak aztertuz... Hasieran Udalaren webgunean argitaratu zen baina 2012. Urtean materiala orraztu eta liburua argitaratzeko erabakia hartu zuten.
Juan Martin Elexpuru arduratu zen hiztegiaren moldaketaz. Roberto Altuna eta Koldo Zumalde Udal euskaltegiko irakasleek urteetan zehar osatutako hiztegi mardulak bateratu eta egokitu zituen Elexpuruk. Gramatika arloaren orrazketaz Aintzane Agirrebeña eta Idoia Etxeberria arduratu ziren. Azentuaren inguruko atala, aldiz, Maider Irizarrena da. Kepa Elortza Berba Taldeko kidea izan zen koordinazio-lana egin zuena eta liburua Oñatiko euskaran jarri zuena.
Bestetik 2024an Roberto Altuna Erlek "Gure Katona: herrikoa, batua eta gaztelania bat eginda" argitaratu zuen, hemen PDF formatuan dagoena eta hiztegian ere jaso dena: Gure Katona.pdf.
Sakanako hiztegi dialektologikoa
Jose Luis Erdoziak 2001ean lan honetarako beka jaso zuen. Urte batzuk geroago, 2004an Sakanako Hiztegi Dialektologikoa argitaratu zuen. 5700 sarrera inguru ditu.
Zarauzko Udalak 2004an beka bat atera zuen Zarauzko euskara jaso eta aztertzeko. Euskal Herriko Ahotsak proiektuko metodologia erabilita, hainbat herritar elkarrizketatu zituzten eta, ondoren, jasotakoaren azterketa zuten.
Hiztegi honen lantaldea honakoa izan da: Aintzane Agirrebeña, Belen Maiz, Fernando Muniozguren, Asier Sarasua eta Miren Zabaleta.
Louis Gèze (XIX. mendea): "Elements de grammaire basque, dialecte souletin, suivis d´un vocabulaire basque-français et français-basque" (1873).
1883an, beste idazlantxo bat argitaratu zuen Okzitaniako Tolosan, euskara eta berberea parekatuz: De quelques rapports entr les langues berbères et le basque.